Orain dela 5 urte hasi zen ikastola lehiaketa honetan parte hartzen eta aurten LHko 6.C mailakoek saria lortu dute. Lehiaketa honen aitzakiarekin izugarrizko astindua ematen zaio irakurketari (entonazioa , ebaketa, abiadura).
Sari banaketa urriaren 7an izango da Donostian, Miramoneko Teknologi Elkartegiko auditorioan. Sari bikoitza da, gela osoarentzat Ipar Euskal Herrira/Nafarroara bidaia urriaren 7tik 10era eta irakaslearentzat Errumaniara bidaia irailaren 1etik 10era.
Argazkietan Blanca López irakaslea gelako ikasleekin ageri da.

Iruzkinik ez " Abelino Barriola lehiaketan sarituak"-(r)i
Jarraitu comment rss edo utzi Trackback-aLeave A Reply